Maite Leyún

Maite Leyun (1986) Arte Ederretan lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, zeramika garaikidearen espezialitatean. Bere lanak zeramika du abiapuntu, diziplina anitzeko izaerarekin osatuz.

Erabiltzen dituen materialak eta bilatzen dituen formak errealitate garaikideari lotzen zaizkio beti, eskulturaren, instalazioaren, diseinuaren, performancearen edo eskuliburuaren artean sortutako mugei jaramonik egin gabe.

Bere ibilbidean zehar hainbat erakusketa nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartu du, besteak beste: maximo Ramos saria (Ferrol), Nazioarteko Bienal Cerámica (Marratxí), Nazioarteko Zeramika Lehiaketa (L ́ Alcora), guztiak 2018an, Gureak Euskaditik Mexikora (Mexico DF) 2014an, Progress in work. Work in crisis (Limoges eta Bilbo) 2013an, besteak beste. Indibidualki ere erakutsi da bere obra ICSHUko (Hungaria) Not a Pot lanean.

Hainbat sari eta beka jaso ditu, besteak beste: BilbaoArte Fundazioa beka 2013an, Egoitza Beka International Ceramic Studion 2012an. Bere praktika artistikoa diseinuaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloekin lotutako hainbat proiekturekin osatzen da.

https://www.instagram.com/maiteleyun/

Previous
Previous

Florin Gradinaru

Next
Next

Jenni Alvarado