


Urtzi Urkixo
BILBON jaio zen 1993an, hiria eta lurraldea iragan industrial aberatsaren gainbeherak jota zeuden garaian. Laster Guggenheim efektuak berpizte handia ekarriko zuen eta horrekin batera hazi zen, aldaketa arkitektoniko eta urbanistiko haiek guztiek inkontzientean aztarna uzten zioten heinean, ingurune fisiko eta materiadunari gero eta sentikorrago bihurtuz.
Arkitektura eta hirigintzarekiko interesa nerabezaroan landu zuen, eta askoz gehiago garatu zuen EHU-UPVko Arte Ederren Fakultatean Sorkuntza eta Diseinua ikastea erabaki zuenean. Karrera amaierako proiektua David Arteagoitiaren laguntzarekin egin zuen eta, geroago, Kunstlerhaus Bethanien Berlineko kalkografia tailerreko zuzendari Gloria Alonsoren laguntzaile bezala lan egiteko aukera izan zuen. Gainera, Coruñako Betanzosko IKZn egonaldia egin zuen serigrafiako moduluan.
2015etik Berlinen bizi da. Han, serigrafiako obra grafikoaren editore lana eta diseinu grafikoaren eta autoedizioaren irakaskuntza bateratzen ditu, biok aldi berean uztartuz artista grafiko gisa egindako proiektuekin. Bere obra guztiak Mehr Siebdruck tailer kolektiboan egiten ditu, eta hauetan serigrafiaren eremuarekin esperimentatzen du teknikaren mugetatik harago joaten saiatuz, akatsekin jokatuz eta haietaz jabetuz bere egitasmoen pentsura ipintzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta Ikus-Arteen sorkuntza bekari esker “Erinnerung – Recuerdo – Gogoratzen dut” erakusketa aurkeztu ahal izan du Bilboko Rekalde Aretoan.